Kaixo!
Eskerrik asko COVID-19 pandemian informazioaren eskuragarritasunari buruzko galdeketa honi erantzuteagatik. Galdeketari erantzuteko 10-15 minutu beharko dituzu.
Ikerketa honen helburua pertsona itsuek, edo beste edozein ikusmen urritasun mota duten pertsonek, pandemia garai honetan komunikazio testuinguru desberdinetan dituzten komunikazio erronkak ulertzea da.
Inkesta honen bidez, ez dugu inkestatuek eztabaidatutako gaietan dituzten ezagutza, gaitasun edo ekintzak aztertzeko asmorik; esate baterako, azken hilabeteetan eduki duten sare-sozialen erabilera. Gure asmoa, aldiz, inkestatuen iritzia jasotzea da, informazio hauen gainenan.
Zure ekarpena oso baliotsua da gure ikerketa proiektuan. Komunikazio irtenbide eskuragarriak bermatuko dituzten gomendio praktiko multzo bat definitzen lagunduko baitigu, etorkizunean antzeko osasun eta gizarte krisiak berriro gertatzekotan erabili ahal izateko.
Mila esker, aldez aurretik, parte-hartzeagatik.